-
Euskara eta bere kultura bereiziezinak dira.
-
Euskara ez da normalizatuko euskarazko kulturgintzaren ekosistema osasuntsurik gabe.
-
Euskarazko kulturgintzaren ekosistema osasuntsu bizi dadin ezinbestekoa da euskararen normalizazioa.
“Euskararen iraupena erresistentzia luze eta miresgarri baten ondorioa izan da eta izango da. Gure klase politiko nagusiak albora bota du euskara, ez zaio interesatzen kultura egiteko eta unibertsaltasuna hedatzeko tresna bezala. Euskararen historia marjinazio baten historia da. Eta politikoki eragin beharko dute euskaldunek, nik ez dakit nola baina, marjinazio horretatik ateratzeko. Euskarak ez du aurrera egingo munduko idazlerik onenak, munduko kantaririk onenak eta munduko bertsolaririk onenak edukita.”
( Koldo Izagirre)
Euskalgintza eta euskal kulturgintza osotzen dugunok norberaren proiektua estrategikoena dela pentsatzeari utzi behar diogu eta euskararentzat eta euskarazko kulturarentzat estrategikoa zer den adostu behar dugu, auzolanean.
