Sorrera
Dijitalidadea s.l enpresa, Susa literatura argitaletxearen abaroan sortu genuen 2004an. Ohiko liburugintzan hogeita hamar urte aritzeaz gain, 1999tik, ahalik eta euskarazko literatura gehien interneten erakusteko helburu estrategikoa abiarazi genuen: www.susa-literatura.eus
Argitaletxearen webguneaz gain, 2000tik aurrera Armiarma proiektua saretzeari ekin genion.
https://armiarma.eus/euskal letren biltegi ezinbestekoa da gaur, erreferentzia bihurtu dena beste literatura batzuentzat ere. Bere baitan biltzen da gure letren ondare den ia guztia, hasi klasikoen lanen bildumatik eta amaitu euskarara itzuli izan diren beste hizkuntzetako testuen bildumarekin.
Tartean, artxibategiak, Euskal Prentsaren Lanak (XIX. mende amaierako eta XX. Mende hasierako euskarazko aldizkari eta egunkarien hemeroteka), datu-baseak (Literaturaren Zubitegia; Bertso eta Olerkien Hemeroteka) eta literaturaren egunerokoa suspertu eta jarraitzeko hainbat ekimen (Basquepoetry; Literatur Emailuak boletin elektronikoa; Kritiken Hemeroteka).
Dijitalidadearen oinarria material desberdin asko era argian indexatu, katalogatu eta erabiltzailearen eskumenera (indexak, bilatzaileak, korpus arakatzaileak) era egokian jartzea bada ere -Literaturaren Zubitegia edota Klasikoen Gordailua horren adibide lirateke. Leku horietan bildutako materialaren kopurua itzela izan arren, argi antolatuta dago guztia eta erabiltzaileak ez dauka zailtasunik eskuratu nahi duena lortzeko.
Dijitalidadea 2025ean
Dijitalidadeak euskara eta bere kulturgintza ditu bizigai, bizipoz, bizibide.
Gure helburua euskaldun euskaltzale eta kulturzaleak sortzen laguntzea da.
Lau lan-ildo nagusi ditugu:
Euskara eta bere kulturgintza ekosistema gisa ulertzen ditugu, elkar elikatzen duten eragileek osatutako ekosistema gisa.
Marko teoriko horren baitan gauzatzen dugu gure praktika.
Adibide gutxi batzuk aipatzearren…
Sormena
Euskararen eta bere kulturgintzaren historia eta oraina plazaratzen dugu euskaraz sortzeko grina transmititzeko. Sormena ezinbestekoa da pertsonaren garapen integralerako eta euskararen normalizaziorako. Sormena sustatzeko lehen ariketa, ereduak erakustea da.
Larrialdi linguistiko betean gaude, batez ere, euskara ez den beste hizkuntza batzuk lehenesten ditugulako. Kulturgintzari loturiko sormena sustatzeko egitasmoak eta ekintzak diseinatzen ditugu
Plazak
Sormene: Galdakaon ( 26.000 lagun) euskarazko kulturzaletasuna sustatzeko egitasmoa.
Elgoibarreraz.eus: Elgoibarko euskararen ondarea jasotzen duen ataria.
Dijitalidadeako kide gotzon barandiaran arteagak esperientzia handia du musika eta literatur jardunaldien antolaketan:
- 2004tik Literaturaz berbetan irakurle-taldearen sortzaile eta antolatzailea da.
- Literatura Eskolaren sortzailea eta koordinatzailea izan zen 2003tik 2014ra.
- Eako Poesia Egunak jardunaldien antolatzailea izan zen 2003, 2004 eta 2005eko edizioetan.
- Ahotseneako sortzaileetakoa da eta koordinatzailea izan zen 2008tik 2014ra.
- Literaturia jardunaldien sortzaile eta koordinatzailea izan zen 2009tik 2013ra.
- 2011tik Larrabetzuko Kulturbilguneako sortzaile eta kideetako bat da. Bertan elkartzen dira hilero Larrabetzuko kultur eragile guztiak herrirako kultur politika proposatu, eztabaidatu, adostu eta gauzatzeko.
- 2014tik 2024ra Domekak Hori Baien kantaldi sortaren antolatzailea. Hilean behin, igande arratsaldez, euskal musikari baten kantaldia antolatu zuen.
Komunikazioa
Honako musika taldeekin lan egin dugu: Berri Txarrak, Gorka Urbizu, Anari, Amorante, Bide Ertzean, Don Inorrez, Moxal, Trigger, Joseba Tapia, Aguxtin Alkhat, Willis Drummond, Rafa Rueda, Hertzainak, Gatibu, Zetak, Lurra, Erabatera, Esti eta Mikel Markez…
Bizkarsoro filmaren banaketaz eta komunikazioaz arduratu gara.
Bizipoza elkartearen lan eskerga ezagutarazten aritu ginen.
Transmisioa
2018tik Musikariak Ikastetxeetan programaren ardura dugu Araba, Baxenafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Garaia eta Zuberoan. Programa honen xedea, DBH 3tik gorako ikasleen euskarazko kantagintzarekiko eta, ondorioz, euskarekiko atxikimendua erdiestea da. Euskal Herriko 32 musikarik hartzen dute parte gaur egun
