Skip to main content

Gastibeltzakoekin batera, 2023ko ekainean hasi eta 2024ko abendura arte hartu genituen gure gain komunikazio lanak. Horrez gain, gu arduratu ginen filma Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan erakusteko banaketa lanez eta emanaldien osteko solasaldien koordinazioaz. 40.000 lagunek baino gehiago ikusi zuten Bizkarsoro.

Horrenbesteko hedapen eta oihartzun izatearen gakoak honakoak izan ziren:

  • AE-KORRIKA, UEMA, Kontseilua, Ikastolen Elkartea-Seaska, Topagunea eta Udalbiltzarekin izandako harremana. Urtarrilaren 12aren aurretik eta ostean bildu ginen beraiekin estrategia eta egutegia adosteko. Eragile horiek filma ahalik eta herri gehienetan eskaintzeko ahalegin eskerga egin zuten. Berbarako, UEMArekin hitzarmena sinatu genuen berau osatzen duten ahalik eta herri gehienetan antolatzeko emanaldiren bat. UEMAko herrietatik jasotako eskari kopurua sano altua izan zen. Ber gauza, AEK-KORRIKArekin. Euskal Herri osoko lurraldeetan osatu ziren Korrika Batzordeetatik eskari ugari jaso genituen, batez ere Korrikaren aurreko bi asteetarako.
  • Hedabideekiko elkarlana: Euskal Herri osoko hainbat hedabiderekin batzartu ginen Bizkarsoro aurkezteko. BERRIArekin, berbarako, tixerta plazaratu genuen eta Berria Lagunek abantailak izan zituzten sarrerak eskuratzeko.